Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2018ko urtarrilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
399

EDIKTUA, hipoteka bat betearazteari buruzko apelazioaren gainean bideratutako 323/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 323/2017 hipoteka bat betearazteari buruzko apelazio-errekurtsoa PZL 2000.

Errekurtsogilea: Yancy Lucetty Tovar Perea.

Abokatua: Iñese Del Castaño Granja.

Prokuradorea: Esther Larrea Esnal.

Alderdi errekurritua: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SA eta Francisco Javier Martinez Abasolo.

Gaia: hipoteka betearaztea.

Aipatu errekurtsoan epaia eman da, 2017-10-04an. Eta hau diote xedapenek:

«Salak hau xedatzen du: baiestea Yancy Lucetty Tovar Perearen prozesuko ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak 2017ko maiatzaren 9an 28/15 hipoteka-betearazpeneko autoetan emandako autoaren aurkakoa –hortik dator erroilu hau–. Horrenbestez, ebazpen hori errebokatu behar da, eta beste bat eman, zeinaren bidez erabakitzen baita jarduketak auzialdiko organoari igortzea, organo horrek zuzenbidearen araberako ebazpena eman diezaion betearazpenpeko alderdiak eskatutako uziari; horren berri eman beharko zaie aurretik alderdiei. Ez da berariazko adierazpenik egiten gora-jotze honetan sorrarazitako kostuen gainean.

Itzul bekio errekurritzeko aurkeztutako gordailua Yancy Lucetty Tovar Pereari; hartarako, jatorrizko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak emango du itzulketa-agindua.

Ebazpen hau irmoa da, eta, beraren aurka, ezin daiteke aurkeztu errekurtsorik.

Ebazpena irmoa denean autoak jatorrizko epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzezko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten.

Gure autoa hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Epaiaren testigantza dagokion erroiluari erantsiko zaio.»

Francisco Javier Martinez Abasolo demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala