Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2018ko urtarrilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
398

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 17koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2017. urtean euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroan egindako alta-inskripzio eta bestelako oharpenak argitara ematen dituena.

Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroa arautzen duen Kulturako sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduko 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta HABEren arau organikoak onartzen dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2017. urtean euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroan izandako oharpenak (I. eranskinean jasota daude).

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2018ko urtarrilaren 17a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala