Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2018ko urtarrilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
396

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 11koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2017ko martxoaren 22ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2017ko apirilaren 5ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2017ko martxoaren 22ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena. Horren bidez, deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei hizkuntza-proiektu eleaniztunak garatzeko eta, proiektu horiei lotuta, irakasleek atzerriko hizkuntzako prestakuntza jasotzeko 2017-2018 ikasturtean.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatzi zuen deialdia eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 13.2 artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 22an Aginduaren bidez deitutako laguntza onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei hizkuntza-proiektu eleaniztunak garatzeko eta, proiektu horiei lotuta, irakasleek atzerriko hizkuntzako prestakuntza jasotzeko 2017-2018 ikasturtean (2017ko apirilaren 5eko EHAA, 67. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 11.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala