Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2018ko urtarrilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
393

IRAGARKIA, Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Areiltza 2 Bloke Kirurgikoko Gainbegiraletzako Antolamendu Unitatean gainbegiraleen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Bilbao-Basurtuko ESIko zuzendari kudeatzaileak deialdia egin du Bilbao-Basurtuko ESIko Areiltza 2 Bloke Kirurgikoko Gainbegiraletzako Antolamendu Unitatean gainbegiraleen lanpostu bat izendapen askez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2017ko azaroaren 17a.

Bilbao-Basurtuko ESIko zuzendari kudeatzailea.
E: (ekainaren 20ko 1556/2017 Ebazpena).

Bilbao-Basurtuko ESIko Pertsonaleko zuzendaria,

AMAYA DE ALLENDE ACHALANDABASO.


Azterketa dokumentala