16. zk., 2018ko urtarrilaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
381
JAKINARAZPENA, premiamendu-probidentziaren aurkako berraztertze-errekurtso baten ebazpenari buruzkoa.
Jarraian adierazten den administrazio-egintzaren jakinarazpena egin nahi izan da, baina Administrazio honi egotz ezin dakizkiokeen arrazoiak direla medio, ezin izan zaio jakinarazpenik egin pertsona interesdunari.
Ondorioz, dei egiten zaio erantsitako zerrendan agertzen den interesdunari edo haren legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak direla–, jakinarazpena jasotzeko ager daitezen Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan: 08:15etik 14:30era.
Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan jaso espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatutako epea bukatu eta biharamunetik aurrera.
Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 15a.
Finantza Politikako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.
ERANSKINA
Premiamendu-probidentziaren aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoari buruzko ebazpena jakinaraztea.