Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2018ko urtarrilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
375

IRAGARKIA, 988/2017 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesdun diren hirugarrenak epatzeko.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak eskatu du honako administrazio-espediente hau bidaltzeko: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2017ko uztailaren 6an eman zuen ebazpenaren aurka aurkeztutako 988/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntari buruzko espedientea. Zuzendariaren ebazpen horrek ezetsi egiten du Administrazioko goi-mailako kidegoaren lan-poltsa handitzeko egin zen hautaketa-prozesuan parte hartu zuen kalifikazio-epaimahaiaren 2017ko apirilaren 26ko erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Uztailaren 13ko 29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen du, eta lege horrek 49. artikuluan ezartzen duenaren arabera, balizko hirugarren interesdun guztiak epatu behar dira, aipatutako prozedura judizialean agertzeko. Horretarako, bederatzi eguneko epea daukate, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta.

Ez dakigu aipatu den prozeduran nor izan daitekeen interesdun; hortaz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezartzen duena betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 17a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala