Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2018ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
275

IRAGARKIA, eraikuntza eta urbanizazio obraren egikaritze kontratuei dagokion baterako lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzaileak.

a) Erakundeak: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

Basaurin, Sarratuko I. eremuko itun-batzarra.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Sail Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: CON-2017-OB-0414.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

1. lotea:

65 BOE, eranskinak eta haiei lotutako urbanizazioa Basaurin, Sarratuko I. eremuko N.I.2.2 lursailean.

2. lotea:

Basaurin, Sarratuko I. eremu horretako urbanizazio proiektu orokorraren 3. fasea.

b) Loteen araberako banaketa: bai.

c) Egikaritzeko tokia: Bizkaia:

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna:

1. lotea: 24 hilabete.

2. lotea: 8 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezingo dute adierazi den zenbateko osoa gainditu:

1. lotea:

Aurrekontu mota: 6.511.448,00 euro, BEZik gabe.

2. lotea:

Aurrekontu mota: 2.224.385,97 euro, BEZik gabe.

1. lotea:

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 7.162.592,80 euro, BEZik gabe.

2. lotea:

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 2.446.824,56 euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.

Behin betiko bermea: kontratuko aurrekontu guztiaren % 2, BEZik gabe eta kontratuko aurrekontu guztiaren % 3, BEZik gabe, pleguan adierazitako portzentajeei aplikatutako atxikipenean datzan berme osagarria lote bakoitzeko obra-aurrekontuaren % 50 egikaritu ondoren.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) edo www.visesa.eus webgunean.

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2018ko otsailaren 5a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: C taldea, 2. azpitaldea, 6. kategoria.

b) Beste baldintza batzuk: gaitasun tekniko eta profesionalaren gutxieneko baldintzak. Eskatutako gaitasun tekniko eta profesionala administrazio klausulen pleguan agindutakoaren arabera egiaztatuko da.

8.– Esleitzeko irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (43).

2) Eskaintza ekonomikoaren balorazio xehatua (08).

3) Eskainitako bermeei lotutako hobekuntzak (15).

4) Planning eta dokumentazioaren koherentziaren azterketa (07).

5) Proiektuko puntu kritikoen azterketa eta hobetzeko proposamenak (15).

6) Iraunkortasunari lotutako hobekuntzak (08).

7) Salmenta osteko zerbitzuari lotutako hobekuntzak (04).

Lizitatzaileek beren proposamen tekniko nahiz ekonomikoagatik lortutako puntuazioak lote bakoitzerako haztatuko dira, honako portzentaje hauek aplikatuz:

– 1. lotea: % 80.

– 2. lotea: % 20.

9.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 12a. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio klausulen pleguan jasotako dokumentazioarekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua) helbidean edo Euskal Autonomia Erkidegoko informatika plataforma komunaren bitartez www.euskadi.eus, edo hor bertan topa daitekeen berariazko edukira zuzenean iritsita, honako webgune honen bidez: www.contratacion.euskadi.eus

Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 6 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2018ko martxoaren 27a.

e) Ordua: 10:00.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2017ko abenduaren 22a.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa ageri den edo pleguak eskura daitezkeen atari informatikoa edo webgunea: www.visesa.eus edo http://www.visesa.eus/listado_concursos.asp

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 22a.

VISESAko zuzendari nagusia,

CARLOS QUINDÓS FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala