Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2018ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ALEGIAKO UDALA
274

IRAGARKIA, zarata-maparen dokumentazioa jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Alkateak, 2017-12-22an, honako erabaki hau hartu zuen:

Zarata-maparen dokumentazioa jendaurrean jartzen den iragarkia.

Xedapenak:

Lehenengoa.– Urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluaren edukia betetzeko, Alegia Udalerriko zarata-maparen dokumentuak jendaurrean jartzea. Honetarako, iragarkiak argitaratuko dira, Udalaren alegia.eus web ofizialean, Udaletxeko iragarki-taulan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bigarrena.– Azken iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik, hilabeteko epean, edozein pertsona fisiko edo juridikok aztertu ahal izango dituzte dokumentuak, Udalaren alegia.eus web ofizialean, eta Udaletxeko Idazkaritzan; gaitutako egun eta orduetan. Eta, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak onartutako edozein eratan.

Alegia, 2017ko abenduaren 27a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala