
13. zk., 2018ko urtarrilaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
273
IRAGARKIA, zeinaren bidez Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2017ko urriaren 29ko Ebazpena jakinarazten baita. Jakinarazpen horren bidez, 48-TU-Q-2017-00100 erreklamazioa artxibatzea ebatzi da.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Aztertu da María Pilar García Nadalek Karrantzako Palotinos espiritualitate- eta harrera-etxearen aurka (Casa de Espiritualidad y Acogida de Carranza Palotinos) aurkeztutako erreklamazioa, eta behar diren jarduerak egin ondoren, ezin izan da zehaztu turismo arloko arau-hausterik izan den.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 10a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.
RSS