Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2018ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
270

EDIKTUA, 1871/2016 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu Maria Dublang Cabrera naizen aldetik, hau ematen dut aditzera:

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, Derlis Dominguez Caceres (AIZ: 03491201; azken helbidea: Guridi kalea 3, behe eskuina, 48903 Barakaldo; gaur egun, ez dago jakiterik non dagoen) zigortuari buruzko 1871/2016 prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2017-02-21ean. Honela diote, hitzez hitz, aurrekariek eta erabakiak:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2017ko otsailaren 21a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Espediente honetan, 2016ko martxoaren 14an jakin da 1510396/14 auzian Derlis Dominguez Caceres zigortuari Barakaldoko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarritako gizartearentzat lan egiteko 60 lanaldiko betearazpen-planaren berri.

Bigarrena.– 2016ko maiatzaren 12an, Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak txostena jaso du eta horren bidez eman zaio ezagutzera ezen zigortuak, 3 lanaldi egin ostean, bertan behera utzi duela egitekoa, zergatik eta nola jakin barik.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak agertu behar duela zerbitzu horretan, beste betearazpen-plan egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela; izan ere, gizarte-zerbitzuetan egin beharreko agerraldia ez da gauzatu.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, haren erantzuna izan da Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu behar dela.

ERABAKIA:

Derlis Dominguez Caceres-i gizartearentzako lanak egiteko ezarri zitzaion 60 eguneko zigorretik 57 egun bete gabetzat jotzea. Zigor hori gizartearen alde bideratutako 1510396/14- P1 eta P2-VSM betearazpenetan ezarri zitzaion.

Egin bedi testigantza Barakaldoko guardiako epaitegian, oinarri bakarrean ezarritakoaren ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekio haren aurka erreforma errekurtsoa jarrai ahal izango duela epaitegi honetan hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita.

Eta horixe erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratuak; fede ematen dut.

Derlis Dominguez Caceres zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamazazpiko abenduaren hogeita bian; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala