Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2018ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
269

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 762/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: Adostasunik gabeko dibortzioa. 762/2016.

Demandatzailea: Wissam Kadi Mezroua.

Abokatua: Igor Salazar Iñiguez De Heredia.

Prokuradorea: Javier Area Anitua.

Demandatua: Juan Luna Rodriguez.

Gaia: dibortzioa.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-12-18an, eta honako hauek dira xedapenak:

571/2017 Epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu den 762/2016 prozeduran emana, 2017ko abenduaren 18an. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Wissan Kadi Mezroua –Area Anitua prokuradorearekin– eta, bestetik, demandatua, Juan Luna Rodriguez, zeina auzi-ihesean baita eta prozesu-ordezkaririk ez baitu. Fiskaltza ere alderdi izan da. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.

Juan Luna Rodriguez demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesen den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala