Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2018ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
268

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 237/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Prozedura: DVC 237/2017 adostasunik gabeko dibortziorako auzia.

Demandatzailea: Maria Nieves Pellus De La Iglesia.

Abokatua: Olga Yabar Álava.

Prokuradorea: Itziar Mujika Atorrasagasti.

Demandatua: Salim Aliouane.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-12-13an, eta honako hauek dira xedapenak:

XEDAPEN-ZATIA

Baiesten dut Mujika prokuradoreak Maria Nieves Pellus De La Iglesia andrearen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Salim Aliouane jaunaren aurka; horrenbestez, dibortzio bidez desegindakotzat deklaratzen dut adinez nagusi Maria Nieves Pellus De La Iglesiaren eta Salim Aliouaneren arteko ezkontza –1998ko martxoaren 5a, Donostia–, horrek dakartzan legezko ondorioekin. Ondorio horiek 2000ko azaroaren 2an sortu ziren, epaitegi honek banantze-epai irmoa eman zuenean.

Berariaz ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean, jakinaraz bekio ofizioz Erregistro Zibilari, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:0000. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 art.).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Salim Aliouane demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko abenduaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala