
13. zk., 2018ko urtarrilaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
267
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako bideratutako 239/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 239/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: XXXXX.
Abokatua: Jose Maria Vega Lopez.
Prokuradorea: Amalia Rodriguez Zuñiga.
Demandatua: Victor Hugo Justiniano Encinas.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-04-26an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Partez baiesten dut Víctor Hugo Justiniano Encinas jaunaren aurka XXXXX andreak aurkeztutako demanda; horrenbestez, XXXXX seme adingabearekiko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:
A) Víctor Hugo Justiniano Encinas jaunak XXXXX seme komunarekiko guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta zaintza ez duen gurasoak bisita- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.
B) Semearen aldeko mantenu-pentsio bat ezartzen da, hileko 100 eurokoa, eta zaintza ez duen gurasoak ordaindu beharko du, hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan. Pentsioa urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako kontsumoko prezioen indizearen aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.
C) Adingabeko semearen gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Guztiarekin ere, presakoak ez diren ezohiko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta esanbidezko objekziorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, ez da berariazko erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuen gainean.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Victor Hugo Justiniano Encinas demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2017ko abenduaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS