Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2018ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
264

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Txanogorritxu Barakaldo» Haur Eskola Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Barakaldoko (Bizkaia) «Txanogorritxu Barakaldo» Haur Eskola Pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloa aldatzeko baimena eskatzen baitu urtebetez azpiko haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Arau hauek izan dira kontuan: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (azaroaren 19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2017-2018 ikasturtetik aurrera, ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode-zenbakia: 48018828.

Izen generikoa: Haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Txanogorritxu Barakaldo».

Titularra: Txanogorritxu Barakaldo, S.L.

Helbidea: «El Desierto» plaza 2.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: urtebetez azpiko haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.

Ikastetxearen osaera:

Ikastetxearen edukiera, 4 unitate, honelako edukierakoak:

– Unitate 1 urtebetez azpiko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

– 2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

– Unitate 1 bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, baimendutako unitateetako irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena errebokatzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikingintzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen bidez emandako baimenak ez dakar hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala