Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2018ko urtarrilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EMILIO SOLDEVILLA FUNDAZIOA
222

ERABAKIA, enpresaren ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa-proiektuak egiteko laguntzak esleitzeari buruzkoa.

Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioaren Patronatuko Batzordearen 2017ko abenduaren 19ko Erabakia, zeinaren bidez iragartzen baita enpresaren ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa sustatzera bideratutako laguntzak esleitzeko merezimendu-lehiaketa.

Deialdi honen xedea da enpresaren ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa-proiektuak egiteko laguntzak esleitzea.

Laguntzen esleipendunak enpresaren ekonomiaren alorrean ikerketa-proiektu bat egiten egon beharko dira, edo proiektu bat duela gutxi egina izan beharko dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dagoen unibertsitate publiko bateko sail edo erakunde bateko kide izan beharko dute.

Laguntzen zenbateko osoa gehienez ere hogei mila (20.000) eurokoa izango da, eta Patronatuak ezarritako irizpideen arabera banatuko da proiektu eskatzaileen artean.

Ikerketa-proiektuek, bakarka, bi mila eta bostehun (2.500) euroko laguntza lortuko dute, gehienez ere, kofinantzaketaren kasuan; gainerako kasuetan, berriz, bost mila (5.000) eurokoa, gehienez ere.

Gastua justifikatu eta gero ordainduko da laguntza, hiruhileko likidazioen bidez.

Diru-laguntzak ez dakar berekin ezelango kontratu-loturarik laguntzaren esleipendunaren eta Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioaren artean.

Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioari aurkeztu beharko zaizkio diru-laguntzak jasotzeko eskabideak. Postaz bidali beharko dira, helbide honetara:

Recalde zumarkalea 27, 3., 7. atea, 48009 Bilbao.

Hamar egun naturalekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Deialdiaren oinarri osoak fundazioaren web-orrian daude argitaratuta (www.feside.org).

Bilbao, 2017ko abenduaren 19a.

Patronatuko lehendakaria,

ARTURO RODRÍGUEZ CASTELLANOS.


Azterketa dokumentala