Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2018ko urtarrilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EMILIO SOLDEVILLA FUNDAZIOA
221

ERABAKIA, enpresaren ekonomiari lotutako gaien gaineko ikerlanak egiteko laguntzak esleitzeari buruzkoa.

Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioaren Patronatuko Batzordearen 2017ko abenduaren 19ko Erabakia, zeinaren bidez iragartzen baita Enpresaren Ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa sustatzera bideratutako laguntzak esleitzeko merezimendu-lehiaketa.

Deialdi honen xedea da Enpresaren Ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa-lanak egiteko laguntzak esleitzea.

Laguntzen esleipendunek eurek aukeratutako gai bati buruzko ikerketa-lan bat egin beharko dute –Enpresaren Ekonomiaren esparruaren barruan–, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko bateko Enpresaren Ekonomiaren unibertsitate-sail batean edo antzeko batean, betiere sail horri atxikitako doktore-irakasle baten zuzendaritzapean.

Norbanako diru-laguntza, gehienez ere, 3.500 eurokoa izango da; diru-laguntzen kopuru osoa, berriz, 15.000 eurokoa izango da, gehienez ere.

Diru-laguntzak ez dakar berekin ezelango kontratu-loturarik laguntzaren esleipendunaren eta Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioaren artean.

Halaber, bateraezina izango da jarduera bera laguntzeko beste edozein laguntza edo diru-laguntzarekin, salbu eta lana egitearen ondoriozko gastuak estaltzeko osagarria bada.

Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioari aurkeztu beharko zaizkio diru-laguntzak jasotzeko eskabideak. Postaz bidali beharko dira, helbide honetara:

Recalde zumarkalea 27, 3., 7. atea, 48009 Bilbao.

Hamar egun naturalekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Deialdiaren oinarri osoak fundazioaren web-orrian daude argitaratuta (www.feside.org).

Bilbao, 2017ko abenduaren 19a.

Patronatuko lehendakaria,

ARTURO RODRÍGUEZ CASTELLANOS.


Azterketa dokumentala