Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2018ko urtarrilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
209

EDIKTUA, 4844/2017 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, 4844/2017 espedientea bideratu da Candelaria Martinez Aruferi ezarritako gizartearentzako lanei buruz. (zigortua Donostian jaio zen, 1968ko azaroaren 22an, 35779167 NAN zenbakia dauka, eta Gonzalo eta Manuelaren alaba da; hauxe du azken helbidea: Jose Langile 6, 4. D, Hondarribia; egun, ez dauka helbide ezagunik). Beraren espedientean, auto eman da 2017-12-15ean, eta honako hau dio xedapen zatiak, hitzez hitz: «Deklaratzen da Candelaria Martinez Arufek ez duela bete gizartearen aldeko lanak egiteko 92 eguneko zigorra, Donostiako Zigor Izapidetze eta Betearazpen Bulegoak 2351-12-D betearazpen-aginduan ezarritakoa.

Horren berri eman bekio zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegiari, legezko ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.»

Candelaria Martinez Arufe zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) 2017ko abenduaren 15ean; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik hasita.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala