Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2018ko urtarrilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
206

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 30/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

ZULUP Zibila. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 30/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: EDP Comercializadora de Último Recurso S.A.U.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Concepcion Mendoza Abajo.

Demandatua: Pascual Gabarri Jimenez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-07-19an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Erabaki da osorik baiestea Concepción Mendoza Abajo prokuradoreak, EDP Comercializadora S.A. enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztu duen demanda, Pascual Gabarri Jiménezen aurka; horrenbestez, 1.023,95 euro gehi interesak ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen; beraz, bakoitzak ordainduko ditu dagozkionak, eta bienak direnak, erdibana.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Pascual Gabarri Jimenez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala