Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2018ko urtarrilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
205

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 288/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 288/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Patricia Pacollo Gomez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-12-15ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Balioagabetzat jotzen da Pacollo Gómez andrearen eta Kreditech Spain SLren arteko mailegu-kontratua, zeinaren kreditua Medius Collection SLk eskuratu baitzuen 2016-02-01ean, eta, erabakitzen da, halaber, Pacallo andreak honako hauek ordaindu behar dizkiola Medius Collection SLri: 90 euro; legezko interesak, demanda judiziala aurkeztu zenetik epai honen egunera artekoak, eta epaiaren egunetik zorra erabat ordaindu artekoak (hau da, prozesuko berandutze-interesak, epai hau jakinarazten denetik zorra erabat ordaindu arte sortutakoak). Kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik jarri (PZL, 455. artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Patricia Pacollo Gomez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2017ko abenduaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala