Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2018ko urtarrilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
203

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 10ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez jakinarazten baita nola geratu den osaturik Ertzaintzaren Kontseilua, Hauteskunde Batzordearen 2017ko abenduaren 12ko Erabakia argitaratu ondoren (2017ko abenduaren 19ko EHAA, 240. zk.).

2017ko abenduaren 19ko EHAAn (240. zk.) argitaratu zen 2017ko abenduaren 12ko Erabaki bat, zeinaren bidez 2017ko azaroaren 30eko hauteskunde sindikaletan hautatutako Ertzaintzako funtzionarioen sindikatu-ordezkarien aldarrikapena egin baitzen. Hauteskunde haietarako deialdia Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak egin zuen, 2017ko irailaren 27ko Aginduaren bitartez (irailaren 28ko EHAA, 186. zk.).

ErNE, ESAN, ELA eta EUSPEL sindikatuek Ertzaintzaren Kontseiluan izango dituzten ordezkari titularren eta ordezkoak izendatu dituzte, Hauteskunde Batzordearen Erabakian ezarritako kopuruan.

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 16. artikuluan xedatutakoa kontuan harturik,

Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren osaketa eta erakunde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuaren 31.1 eta 31.2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Ertzaintzaren Kontseiluaren Barne Araudia Ertzaintzaren Kontseiluaren 2011ko irailaren 11ko Erabakiaren bidez onetsi zen (urriaren 31ko EHAA, 206. zk.). Araudi horren 3. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Segurtasun Sailak Ertzaintzaren Kontseiluan dituen ordezkari titularren eta ordezkoen izendapena jakinaraztea.

– Kontseiluburua: Segurtasuneko sailburua.

– Ordezkoa: Segurtasuneko sailburuordea.

– Titularra: Segurtasuneko sailburuordea.

– Ordezkoa: Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria.

– Titularra: Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea.

– Ordezkoa: Giza Baliabideen zuzendaria.

– Titularra: Ertzaintzako zuzendaria.

– Ordezkoa: Ertzaintzaren buruondokoa.

– Titularra: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria.

– Ordezkoa: Trafikoko zuzendaria.

Bigarrena.– ErNE, ESAN, ELA eta EUSPEL sindikatuek Ertzaintzaren Kontseiluan izango dituzten ordezkari titularren eta ordezkoen izendapena jakinaraztea.

ErNE

– Titularrak: Roberto Seijo Urgel eta José Luis Corral González.

– Ordezkoak: José Luis Moreno Larrea eta Rafael Santaolaya Corral.

ESAN

– Titularra: Eneko Urkijo Artaraz.

– Ordezkoa: Enrique Hernando Mendia.

ELA

– Titularra: Tomás Rodríguez Irimia.

– Ordezkoa: Pedro Rodríguez Martín.

EUSPEL

– Titularra: Jesús Castelo Alonso.

– Ordezkoa: Joseba Saralegi Arostegi.

Hirugarrena.– Ertzaintzaren Kontseiluko idazkari titularraren eta ordezkoaren izendapena jakinaraztea.

– Titularra: Harreman Sindikaletarako Eremuko burua.

– Ordezkoa: Plangintzako atalburua.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 10a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala