Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2018ko urtarrilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
201

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 9koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea. Zabalkuntza» deritzon desjabetze-espedienteari hasiera ematea ebazteko dena.

Sail honek gaur eman du argitaratzen den agindu hau:

«Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea» izeneko proiektuari dagokion hirigintza-espedientea aztertu da.

AURREKARIAK

1.– Bilboko Udalak, 2015eko martxoaren 26an, erabaki zuen behin betiko onartzea Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren aldaketa 734 banaketa-eremuan (Iturrigorri eta Gardeazabal) 734.01 betearazpen-unitatea doitzeko.

2.– Sail honen 2015eko irailaren 22ko Aginduaren bidez, nahitaezko desjabetzearen prozedurari ekin zitzaion proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatzeko.

3.– Behin bukatuta aipatutako desjabetze-espediente hori, egiaztatu da espedientean sartu ez ziren lau finka daudela eremu horretan.

4.– «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» izeneko proiektua gauzatzeko epea ezin da luzatu, higiezinen merkatuko egoera dela-eta. Izan ere, etxebizitza babestua sustatzea beharrezkoa zen, ekonomikoki ondo ez dagoen biztanleria-sektore bati zentzuzko prezio batean etxebizitza duina emateko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 176. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hirigintza-planak onartzeak obren onura publikoa deklaratzea eta lurrak eta dagozkien gainerako ondasun eta eskubideak okupatu beharra dakar, desjabetzeko edo zortasunak ezartzeko.

Bigarrena.– Desjabetzeko proiektu honen barnean sartutako lurzoruak hiri-lurzoru gisa sailkatuak daude, Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren aldaketan, 734 banaketa-eremuan (Iturrigorri eta Gardeazabal) 734.01 betearazpen-unitatea doitzeko. Beraz, Eusko Legebiltzarraren Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 177. artikuluan ezarritakoarekin ados, bidezko da nahitaezko desjabetzea ezartzea.

Hirugarrena.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta ondorengoetan eta honen arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betetzeko, eta Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen (Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 178. artikuluari jarraikiz, arauzkoa da desjabetzeko prozedurak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.

Laugarrena.– Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko Eusko Legebiltzarraren 178. artikuluari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26 1.f) artikuluaren arabera eta Derrigorrezko Lurjabetzearen Legearen 52. artikuluak dioenez, salbuespen modura eta Euskadiko Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakiaren bidez, presakotzat jo daiteke obra bat egiteak edo helburu jakin bat izateak eragin dezakeen desjabetzeak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzea.

Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri diren gainerakoei atxikiz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Hasiera ematea «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea. Zabalkuntza» proiektuan jasotako ondasun eta eskubideak okupatzeko nahitaezko desjabetze-espedienteari, betiere horren barruan bildutzat emanda obrak onura publikokoak direla deklaratzea eta lurrak eta dagozkien eraikinak desjabetu edo zortasun-ezarketa egin beharra dagoela, Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen (Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 176. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2.– Aipatutako espedienteak hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, legeak agindutako azken argitalpenetik hamabost egun balioduneko epearen barruan, behar diren arrazoibide-idazkiak aurkeztu ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Kale nagusia 85, Bilbao), aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzekotan. Hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta hurrengoetan eta haren arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betetzeko, eta Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen (Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 178. artikuluaren arabera

Epe horretan zehar honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrenda Bilboko udaletxeko iragarki-taulan ere izango da ikusgai, aipatutako ondorioetarako.

3.– Euskal Herriko Jaurlaritzaren Kontseiluari, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea. Zabalkuntza» proiektua egiteko hartu beharrekoak diren ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetza egiteko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 9a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala