Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2018ko urtarrilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
197

1765/2017 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerentearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da erakunde horretan Josefa Ferreiro Quintana andrea Onkologia medikoa osasun ataleko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

EGITATEAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen uztailaren 19ko 1182/2017 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIn Onkologia Medikoa osasun ataleko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpena EHAAn (2017ko irailaren 26koa), BOEn (2017ko urriaren 5ekoa) eta Osakidetzaren web orrian argitaratu zen.

2.– Deialdi-ebazpen hori dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu den hurrengo egunetik hasita, interesdunak 15 egun balioduneko epea izan du eskaera aurkezteko; 2017ko urriaren 27an amaitu zen epea.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web orrian onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen 2017ko azaroaren 2an.

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta 2017ko azaroaren 16an, eta ez denez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko zerrendak onartu ziren 2017ko azaroaren 17an, dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideen izendapena eta kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeko iragarkia Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren 2017ko azaroaren 20an. Hautagaiari ere jakinarazi zitzaion aipatu deialdia.

6.– Jendaurrean jarrita kudeaketaren memoria-proiektua, Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2017ko abenduaren 12an), eta dagokion izendapen-proposamena eginda (2017ko abenduaren 12an), eta Josefa Ferreiro Quintana andreak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Onkologia Medikoa osasun ataleko buru Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen uztailaren 19ko 1182/2017 Ebazpenaren 7. Oinarriak ezartzen du Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko ebazpen bat emango duela.

2.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/97 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerentearen eskumenei buruzko 15. atalak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Aurreko guztia aintzat harturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Josefa Ferreiro Quintana andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Onkologia Medikoa osasun ataleko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta ondorioak izango ditu 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Galdakao, 2017ko abenduaren 12a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala