Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2018ko urtarrilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
180

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 12koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, «Euskara Ingurune Digitalean» deialdiari dagozkion 2017ko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2017ko maiatzaren 16an emandako Aginduan Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzei buruz finkatutakoari jarraituz (EHAA, 2017ko maiatzaren 24koa, 97. zk.), eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Atzera egindakotzat jotzea I. eranskinean zehazten diren eskabideak.

2. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzetako bat ez betetzeagatik II. eranskinean zehazten diren egitasmoak bazterrean uztea.

3. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete eta, aldi berean, 70 puntu edo gehiago lortu dituzten egitasmoak diruz laguntzea (III. eranskina).

4. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete arren, 70 puntu baino gutxiago lortu duten egitasmoak diru-laguntzarik gabe uztea (IV. eranskina).

5. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

6. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.

7. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez bada eta gora jo nahi badu, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 12a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

I. ERANSKINA
Atzera egin duten egitasmoak
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
Deialdiak finkatutako baldintzetako bat ez betetzeagatik bazterrean utzitako egitasmoak.
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
Diruz lagundutako egitasmoak
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
70 puntu baino gutxiago lortu duten egitasmoak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala