Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2018ko urtarrilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
174

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 20koa, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Kontsortzioko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baita Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritzaren Kontsortzioan parte hartzen duten erakundeetako eta beren organismo autonomoetako langileei mugatutako lehiaketan onartuta/lehiaketatik kanporatuta geratu diren hautagaien behin betiko zerrenda, hain zuzen ere Kontsortzioaren langile-zerrendan hutsik dagoen kudeaketako erdi-mailako teknikariaren lanpostua betetzeko. Lanpostu hori betetzeko lehiaketa eman gabe geratu dela deklaratzen da, aipatutako deialdira aurkeztu diren hautagaiek ez dituztelako eskatutako baldintzak betetzen.

Lehenengoa.– 2017ko irailaren 21ean eta 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean hurrenez hurren, argitaratu zen Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Kontsortzioan parte hartzen duten erakundeetako eta beren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioei mugatutako lehiaketa-deialdiaren iragarkia, hain zuzen ere funtzionario izaerako kudeaketako erdi mailako teknikariaren lanpostu bat betetzeko, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Kontsortzioko lantaldean hutsik zegoena.

Kudeaketako erdi mailako teknikariari dagokion lanpostua bete nahi da, A multzoaren barne A2 sailkapen-azpimultzoan dagoena.

Bigarrena.– 2017ko urriaren 31n, GGLA Kontsortzioko zuzendari nagusiak ebazpena eman zuen, zeinaren bidez prozeduratik kanpo utzi baitziren aipatutako lehiaketan parte hartzeko hautagai ziren lau pertsona, hain zuzen ere entitatearen lanpostu-zerrendan eskatutako gaitasun baldintzak ez betetzeagatik.

Hirugarrena.– 2017ko azaroaren 21ean, 44137609B zenbakidun nortasun-agiria duen hautagaiak erreklamazioa aurkeztu zuen, bera aipatutako lanpostua betetzeko prozesutik kanpo utzi zutelako eta horren kontra egiteko.

Laugarrena.– GGLA Kontsortzioko zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren bidez, aipatutako hautagaiak aurkeztutako erreklamazioa ezetsi egin zen, eta ebazpen hori 2017ko abenduaren 20an jakinarazi zitzaion interesdunari.

Bosgarrena.– Aurreko guztia ikusita, GGLA Kontsortzioko zuzendari nagusiak, bere eskumenak erabilita, jarraian adierazten diren nortasun-agiri zenbakia duten lau hautagaiak deialdi honetatik kanpo uztea erabakitzen du, deialdi honetatik kanpo utzitako pertsonen behin betiko zerrenda onartzen du, eta kudeaketako erdi-mailako teknikariaren lanpostua eman gabe geratzen dela deklaratzen du, entitatearen lanpostu-zerrendan eskatutako baldintzak ez betetzeagatik. Lanpostu hori hutsik dago, Kontsortzioaren langile-zerrendan.

– 15994121J

– 34085385Y

– 15955357G

– 44137609B

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Kontsortzioaren presidenteari, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa betez.

Donostia, 2017ko abenduaren 20a.

Idazkariordea,

IRMA DOMINGORENA ZAPIRAIN.


Azterketa dokumentala