Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2018ko urtarrilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
164

1482/2017 EBAZPENA, 2017ko abenduaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal autonomia erkidegoko Auzitegi nagusiaren 2017ko apirilaren 11ko 235/2017 epaiaren betearazpena argitaratzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2017ko apirilaren 11ko 235/2017 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2017ko apirilaren 11n emandako epaiaren ondorioz, aldaketak egin behar dira 2006ko Enplegu Publikoko Eskaintzan, Kudeaketa Sanitarioko Unitateetan destinoa duten Fak. Esp. Medikoko hautaketa-prozesuan.

Bigarrena.– Kudeaketa Sanitarioko Unitateetan destinoa duten Fak. Esp. Medikoko hautaketa-prozesuan egin diren aurretiazko jarduketen ondorioz, María Luz del Valle Ortega andrearen egoerari dagokionez epaia exekutatzeko izapideekin jarraitu behar dugu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2017ko apirilaren 11n emandako epaiaren ondorioz, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren oinarri orokorrekin bat etorriz beharrezko izapideak eginda, María Luz del Valle Ortega andrea Kudeaketa Sanitarioko Unitateetan destinoa duten Fak. Esp. Medikoko hautatze-prozesuan onartzen da, 87,025 puntuko puntuazio globalarekin eta horrek destinoa hautatzeko aukera ematen dio.

Era berean, María Luz del Valle Ortega andreari Erakunde Zentralean (Zuzendaritza Nagusian) destino bat esleitu behar zaio, txanda askean, Kudeaketa Sanitarioko Unitateetan destinoa duten Fak. Esp. Medikoko kategorian.

Hirugarrena.– Prozedura izapidetzean egin diren gainerako administrazio-egintzak (Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. art.), hain zuzen ere orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan.

Laugarrena.– Prozedura hau izapidetzean, interesdunei entzun zaie, kontuan hartuta zer datorren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoan.

María Luz del Valle Ortega andreak alegazio-idazki bat aurkeztu du, eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak aztertu du.

Azaldutako guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiaren 2017ko apirilaren 11ko erabaki judiziala betetzeko agintzea, María Luz del Valle Ortega andreari buruzkoa, 2006ko Enplegu Publikoko Eskaintzaren testuinguruan.

Bigarrena.– Erabaki judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea:

1.– María Luz del Valle Ortega andrea hautatze-prozesuan onartzea, 87,025 puntuko puntuazio global batekin, Kudeaketa Sanitarioko Unitateetan destinoa duten Fak. Esp. Medikoko hautatze-prozesuan.

2.– María Luz del Valle Ortega andreari Erakunde Zentralean (Zuzendaritza Nagusian) destino bat esleitzea, txanda askean, Kudeaketa Sanitarioko Unitateetan destinoa duten Fak. Esp. Medikoko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenak onartutako deialdiaren oinarri orokorretan ezarritako prozedurari jarraituz.

3.– María Luz del Valle Ortega andrea estatutupeko langile finko izendatzea Fak. Esp. Medikoko kategorian, destinoa izango duelarik Kudeaketa Sanitarioko Unitateetan, eta adieraztea hilabeteko epea izango duela, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan esleitutako destinoaz jabetzeko.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Epaitegi horri dagokio epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertu eta ebaztea, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1. eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala