Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2018ko urtarrilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
137

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduaren eskubidearen iraungitzeari buruzkoa.

Jakinarazpen-saiakera eginda, jakinaraztea lortu ez denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 2015/39 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da Uraren Legearen testu bateginaren seigarren xedapen iragankorrean (uztailak 20ko 1/2001 Legegintza Errege Dekretuaren bidez onartua, uztailaren 24ko BOE) ezarritakoarekin bat eginez, Uraren Euskal Agentziak Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko arroetako aprobetxamenduetan kokatzen diren ur-aprobetxamenduen azterketa eta ondorengo erregularizazioa gauzatuko du. Horri dagokionez, iragarki honen I. eranskinean zehazten diren ur-aprobetxamenduen ezaugarriak aztertu dira, eta horien erregularizaziorako emakidaren iraungitze espedienteari hasiera ematea beharrezkoa izan daitekeela ikusten da.

Edozein administrazio ekintza aurrera eraman aurretik, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epea zabaltzen da beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko; horiek, Uraren Euskal Agentziaren Egoitza Nagusira bideratuko dira. Helbidea: Orio kalea, 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 20a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala