Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2018ko urtarrilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
124

ERABAKIA, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, 2017ko abenduaren 19an egindako bilkuran hartutakoa, eskola inklusiboari buruzko legegintzako herri-ekimenerako sinadurak euskarri informatikoan jasotzeko ereduaren gainekoa.

Ekainaren 30eko 10/2016 Legeak, Legegintzako Herri Ekimena arautzeari buruzkoak, honako hau dio 8.2 artikuluan: «Gainera, sinadura guztiak edo haietako zenbait web bidez jasotzen badira, sustapen-batzordeak adierazi beharko du, tramite honen barruan, zein sistema erabiliko duen web orrien bidez sinadurak jasotzeko. Sistema horrek egiaztaturik egon beharko du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko otsailaren 16ko 22/2011 Erregelamenduak herritarren ekimenari buruz aurreikusten duenaren arabera».

Erregelamendu bidez garatu ez izateak ez du baldintzatzen Legearen aplikazioa eta beharrezko bihurtzen du, parte-hartze politikoa bermatze aldera, ezartzea zein agintarik egiaztatuko duen Euskal Autonomia Erkidegoan batzorde sustatzaileak legegintzako herri ekimenaren aldeko sinadurak jasotzeko erabiliko duen web orria.

Hori dela eta, Hauteskunde Batzordeak aho batez erabaki du Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari atxikita dagoen Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritza izendatzea agintari egiaztatzaile.

Halaber, erabaki du Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritzari bidaltzea batzorde sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioa eta hogeita hamar egun baliodun ematea dokumentazio hori aztertu eta, hala badagokio, egiaztatzeko.

Web orriak ez badu betetzen Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2011ko otsailaren 16ko 211/2011 Erregelamendua, herri-ekimenari buruzkoa, Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritzak argi eta garbi adieraziko du zein alderdi zuzendu daitezkeen, batzorde sustatzaileak konpondu ahal ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 19a.

Idazkaria,

ANDONI ITURBE MACH.


Azterketa dokumentala