Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2018ko urtarrilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
85

EDIKTUA, 267/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 267/2017 ahozko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Basauriko Gernika 32ko Jabekideen Erkidegoa.

Alderdi demandatua: Luis Fernando Perez Soto.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan epaia eman da, eta honela dio haren epaitzak:

Osorik baiesten dut Basauriko Gernika 32ko Jabekideen Erkidegoak Luis Fernando Perez Sotoren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 3. 686,07 euro ordaintzera, gehi demanda aurkeztu zenetiko legezko interesak eta prozesuko kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua)

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4751 -0000 -02 -0267 17). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gainera, kondenatuak apelazio-errekurtsoa aurkezteko, egiaztatu beharko du kondena-epaiaren zenbateko likidoa ordainduta edo zainpean jarrita duela, betiere Prozesu Legearen 449.4 artikuluarekin bat etorriz. Kontsignazio hori elkarren bermerako abalaren bidez egin ahal izango da, PZLb-ko 449. artikuluaren 5. atalean ezarritako eran.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko abenduaren hamaika.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala