Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2018ko urtarrilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
74

AGINDUA, 2017ko abenduaren 20koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan eta sail honetako lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko dei publikoa egiten duen Osasuneko sailburuaren 2017ko azaroaren 2ko Aginduaren 4. oinarrian xedatutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bete gabe uztea Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010 kodea, 125. dotazioa).

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 20a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala