Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2018ko urtarrilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
72

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Adunako ibarrean Oria ibaiaren ingurumen-egokitzapena eta egokitzapen hidraulikoa egiteko proiektua».

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2017ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen Adunako ibarrean Oria ibaiaren ingurumen-egokitzapena eta egokitzapen hidraulikoa egiteko proiektua.

Proiektuaren xedea da Adunako ibarrean zenbait jarduketa definitzea, Oria ibaiaren ingurumen-hobekuntza eta hobekuntza hidraulikoa lortzeko proiektuaren helburu den tartean. Horrela, T=100 urteko emarientzako dagoen uholde-arriskua murriztea lortzen da eremu horretan.

Funtsean, proiektuaren jarduketa honetan datza: ibarreko lursailaren zati bat –gaur egun nekazaritza-jardueraren batek okupatua– ibaiak okupatzea, bereziki uholdeguneetan. 680 metroko lehen tarte bat sortzen da, ibilgu bikoitzarekin, ezkerreko ertzean, eta gaur egungo lursaila 45,50eko kotara beheratzen da, ibaiertzeko landaredia mantenduz. 320 metroko bigarren tarte batean, uholdeguneetan soilik okupatuko den ibilgu bikoitza sortzen da, ibarreko eremuan hondeatuz eta ibaiaren gaur egungo ertza eta ibaiertzeko landaredia errespetatuz.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jarriko da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obra-proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta haren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 26a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala