Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2018ko urtarrilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
65

IRAGARKIA, ondoren zehaztutako laguntza-zerbitzuak emateko kontratua esleitu dela argitara emateko dena: Gipuzkoako Osasun Barrutian, toxikomaniek eta drogamenpekotasunek eragiten dieten pertsonak –anbulatorio- eta internamendu-erregimenetan– tratatu eta errehabilitatzeko laguntza-zerbitzuak (Espedientea: PN 034/2018-PS).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza. Aseguramendua eta Kontratazioa.

c) Espediente-zenbakia: PN 034/2018-PS.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzu publikoen kudeaketa.

b) Helburuaren deskribapena: Gipuzkoako Osasun Barrutian, toxikomaniek eta drogamenpekotasunek eragiten dieten pertsonak –anbulatorio- eta internamendu-erregimenetan– tratatu eta errehabilitatzeko laguntza-zerbitzuak.

c) Loteak eta zenbakia: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua, ez baita inor aurkeztu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona eta kontratuaren iraupena.

a) Zenbatekoa: 888.044,00 euro.

b) Kontratuaren iraupena: 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra.

c) Luzapenak: bai.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2017ko azaroaren 14a.

b) Kontratista: Izan Fundazioa.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 888.044,00 euro.

Donostia, 2017ko abenduaren 19a.

Kontratazio Organoa,

JON ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala