Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2018ko urtarrilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
63

EDIKTUA, espetxe-zaintzako 923/2014 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, 923/14 espedientea bideratu da, Jose Jimenez Franco zigortuaren aurka (Bilbon jaio zen, 1980-09-08an –NAN: 78899809B–; Antonioren eta Petraren semea da, eta egun helbide ezezaguna du). Bada, espediente horretan, autoa eman zen 2017-11-21ean, eta haren aurrekariek eta xedapen-atalak honako hau diote hitzez hitz:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2017ko azaroaren 21a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– 2016-02-01ean, espediente honetan jaso da Jose Jimenez Franco zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 270 lanaldietatik bete gabe dituen 221 lanaldiak betetzeko egin den azken betearazpen-plana, Bilboko 7 zenbakiko epaitegiko 703/12-2 auzian.

Bigarrena.– 2016-11-09an, Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzutik txostena jaso genuen, zeinaren bidez jakinarazten baitzen zerbitzu horrekin harremanetan jarritako zigortuak hitzez adierazi zuela bete gabe zituen 221 lanaldiak amaitu zituela; halere, gaur egunera arte eta zitazioa egin bazaio ere, ez du horrelakorik egiaztatu dagokion bertaratze-erregistroa entregatuta. Ondorioz, ezin da egiaztatu esan duena egia denik.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak agertu behar duela zerbitzu horretan, beste betearazpen-plan bat egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela, edo, bestela, eginiko lanaldiak behar bezala egiaztatu behar dituela; izan ere, agerraldia ez da gauzatu, zigortuari jakinarazi ezin izan zaiolako, non den ez dakigulako. Hori dela eta, jakinarazpen hori gauzatu da, epaitegi honetako iragarki-taulan jarritako ediktuen bidez.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, hona hemen Fiskaltzak adierazitakoa: Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu dadila.

ERABAKITZEN DU:

Jose Jimenez Franco-ri gizartearentzako lanak egiteko ezarri zitzaion 270 eguneko zigorretik 221 egun bete gabetzat jotzea. Zigor hori Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegian bideratutako 703/12-2 betearazpenean ezarri zitzaion.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ediktu bidez jakinarazi ere, ez baitakigu non dagoen. Ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.

Eta horixe agindu eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko magistratuak; fede ematen dut.

Jose Jimenez Franco zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamazazpiko azaroaren hogeita batean; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala