Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2018ko urtarrilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
60

EDIKTUA, jaraunspen-banaketari buruzko 577/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 577/2015 jaraunspen-banaketari buruzko judizioa bideratu da, Juan Antonio Abad Grandek eta Miguel Angel Abad Grandek eskatuta, Maria del Mar Abad Granderen eta Oscar Abad Granderen aurka. Prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

149/2017 EPAIA

Donostia, 2017ko irailaren 29a.

Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak, ikusi ditut jaraunspen-banaketa judizialari buruzko hitzezko judizioko autoak, 2015eko 577 zenbakiarekin epaitegi honetan bideratutakoak; judizio hori, Juan Antonio Abad Grandek eta Miguel Angel Abad Grandek eskatuta bideratu da, Arbe Mateo epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Calafell Tellería letraduak lagundurik, auzi-ihesean den Oscar Abad Granderen aurka eta Maria del Mar Abad Granderen, Mujika Agirre epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Astiazarán Calvo letraduak lagundurik. Hortaz, Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Partez baiesten ditut Arbe Mateo Epaitegietako prokuradoreak María del Mar Abad Granderen izenean eta ordezkaritzan formulatutako banaketa-eragiketei egindako eragozpenak, eta ez ditut onesten Hermesinda Grande González eta Salvador Abad López kausatzaileen jarauntsiaren banaketa-eragiketak, epaitegi honetan judizialki izendatutako kontulari banatzaileak emandako 2016ko uztailaren 20ko banaketa-koadernoan jasoak. Horrenbestez, adierazitako zuzenketa egin behar da Miguel Ángel Abad Grande jaraunskidearen aurkako kredituaren jaraunspen aktiboan 72.100 euroko zenbatekoa sartzeari dagokionez eta jaraunspen pasiboan 1.674,14 euroko zenbatekoa gehitzeari dagokionez, zeinek aktibotik minoratuak izan beharko bailukete; kontulari banatzaileak horiek lortzeko jardun behar du.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik.

Ebazpen hau irmo egitean, Justizia Administrazioaren letraduak interesdun bakoitzari eman beharko dizkio horietan esleitu zaiena eta jabetza-tituluak, eta horietan, aktuarioak esleipenaren adierazpen-oharrak ezarriko ditu aurretik.

Oscar Abad Grande demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamazazpiko abenduaren hamaikan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala