
247. zk., 2017ko abenduaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
6311
AGINDUA, 2017ko abenduaren 5ekoa, Hezkuntza sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Legazpiko (Gipuzkoa) «Doinua» Musika Eskola Pribatuaren helbidea aldatzeko.
Legazpiko «Doinua» Musika Eskola Pribatuaren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen baita musika-eskolaren helbidea aldatzeko, instalazioak lekuz aldatu direlako.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Baimena ematen zaio «Doinua» Musika Eskola Pribatuari (kodea: 20007229) helbidea aldatzeko: lehen, Legazpiko Euskal Herria plazan zegoen, eta, aurrerantzean, udalerri bereko Urola kaleko 3. zenbakian egongo da.
2. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 5a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS