Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2017ko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
6293

HUTS-ZUZENKETA, honako erabaki honena: Erabakia, Eusko Legebiltzarreko Mahaiarena, 2017ko abenduaren 19koa, zeinaren bidez iragartzen baita zerbitzu-eginkizunetarako deialdi publikoa Eusko Legebiltzarreko lanpostu-zerrendako plazak behin-behinean betetzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Horrelako hutsak atzeman dira erabaki honen testuan: Erabakia, Eusko Legebiltzarreko Mahaiarena, 2017ko abenduaren 19koa, zeinaren bidez iragartzen baita zerbitzu-eginkizunetarako deialdi publikoa Eusko Legebiltzarreko lanpostu-zerrendako plazak behin-behinean betetzeko (2017ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 246. zenbakia). Horrenbestez, huts horiek zuzentzen dira hemen, eta, horretarako, erabakiaren zortzigarren puntuan aipatutako III. eranskina argitaratzen da, zuzendu beharreko argitalpenean ez zelako argitaratu.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala