Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2017ko abenduaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6276

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzea dela-eta burututako 420/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 420/2017 jabetza horizontalari buruzko prozedura.

Demandatzailea: Kanpitxo 9ko Jabekideen Erkidegoa, Pasaia.

Abokatua: Francisco Javier Pardo Bazan.

Prokuradorea: Maria Cristina Gabilondo Lapeyra.

Demandatua: Juan Antonio Juanicorena Ochandorenaren jaraunspen jasogabea.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan prozedura amaitzeko dekretua eman da 2017-12-04an.

Juan Antonio Juanicorena Ochandorenaren jaraunspen jasogabea zor duena egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua egin beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (kontu-zenbakia: ES55 0049 3569 9200 0500 1274 0699 0000 00 042017). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko abenduaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala