Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
6246

EDIKTUA, 325/2017 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut:

Epaitegi honetan 325/17 espedientea bideratu da, Ali Oucacha zigortuaren aurka. Marokon jaio zen 1988-01-31n, eta Bilbon bizi da –azken helbidea: Fernando Jimenez kalea, 10 E, 10 atea, 11.a - 48004– NAN: X5201549F; Lahcen eta Kahdijaren semea da, eta egun helbide ezezaguna du. Bada, espediente horretan, autoa eman zen 2017-11-24an, eta haren aurrekariek eta xedapen-atalak honako hau diote hitzez hitz:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2017ko azaroaren 24a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Espediente honetan, 2017ko urtarrilaren 19an jakin da 6/16 auzian Ali Oucacha zigortuari Gernikako Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarritako gizartearentzat lan egiteko 15 lanaldiren betearazpen-planaren berri.

Bigarrena.– 2017-05-05ean, Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzutik txostena jaso genuen, zeinaren bidez jakinarazten baitzen zigortuak, 9 lanaldi egin ostean, bertan behera utzi diola ezarritako lanaldiak betetzeari, ez dakigu zergatik eta nolatan.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak agertu behar duela zerbitzu horretan, beste betearazpen-plan egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela; izan ere, agerraldia ez da gauzatu, zigortuari jakinarazi ezin izan zaiolako, auzi-ihesean dagoelako. Hori dela eta, ediktu bidez egin da jakinarazpena, eta ediktuok epaitegi honetako iragarki-taulan txertatu dira.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, haren erantzuna izan da Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu behar dela.

ERABAKIA

Bete gabetzat jotzen dira 6/16 auzian Gernikako Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak Ali Oucacha zigortuari ezarri zizkion gizartearentzat lan egiteko 15 lanaldiren betearazpenetik bete gabe geratzen diren 6 lanaldiak.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ediktu bidez jakinarazi ere, ez baitakigu non dagoen. Ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; horren fede ematen dut.

Ali Oucacha zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamazazpiko azaroaren hogeita lauan; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala