Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6245

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 492/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 492/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Claudia Maria Santos Estrada.

Abokatua: Francisco Andres Macias Hidalgo.

Prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.

Demandatua: Adolfo Enrique Sierra Romero.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-12-12an. Hona hemen epaitza:

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu den 492/2017 prozeduran, 576/2017 Epaia eman da, 2017ko abenduaren 12an. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Claudia Maria Santos Estrada –Juan Usatorre Iglesias prokuradorearekin– eta, bestetik, demandatua, Adolfo Enrique Sierra Romero, zeina auzi-ihesean baita eta prozesu-ordezkaririk ez baitu. Fiskaltza ere alderdi izan da. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.

Adolfo Enrique Sierra Romero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala