Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6240

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 182/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 182/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Konica Minolta Business Solutions Spain, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Cristina Gomez Martín.

Demandatua: Hiruki Kopiak, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-11-30ean. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

247/2017 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko azaroaren hogeita hamarra.

Alderdi demandatzailea: Konica Minolta Business Solutions Spain, S.A.

Abokatua: Miguel Martin-Rabadan Caballero.

Prokuradorea: Cristina Gomez Martín.

Alderdi demandatua: Hiruki Kopiak, S.L., auzi-iheslari deklaratua.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Osorik baiesten dut Cristina Gomez Martin prokuradoreak Konica Minolta Business Solutions Spain-en izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Hiruki Kopiak, S.L.ren aurkakoa, auzi-iheslaria bera. Horrenbestez, aipatutako demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 31.146,16 euro, eta berandutze-interesa, abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 7.2 artikuluan aurreikusitako legezko tasaren araberakoa; interes hori ordainketak egiteko betebeharra mugaeguneratzen den egunetik sortuko da, demandarekin batera aurkeztutako fakturetan (13-24 dokumentu-multzoan) adierazitako egunetik, alegia. Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua)

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (IBAN ES55 0049 3569 92 0005001274). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, 4750 0000 04 0182 17 zenbakiari dagokiola eta «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Hiruki Kopiak, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko abenduaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala