Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6235

EDIKTUA, neurriak aldatzeko bideratutako 865/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, behin betiko neurriak aldatzeko 865/2016 prozedura bideratu da Francisco Ignacio Tapia Pajaresek eskatuta, Marilia Barbosa Marinen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAITZA

Baiesten dut Francisco Ignacio Tapia Pajares jaunak Marilia Barbosa Marín andrearen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, epaitegi honetan 33/2015 autoetan 2015eko otsailaren 20an emandako epaia aldatu behar dut, eta honako neurri hauek onartu, alderdien eta XXXXX haien alaba adingabearen arteko harremanak arautzeko:

A) Bertan behera uzten dut Marilia Barbosa Marin andreak XXXXX alaba komunarekiko duen guraso-ahala; izan ere, ahal hori aurrerantzean aitak baliatuko du esklusiboki, eta alabaren zaintza eta jagoletza ere aitari esleitzen dizkiot. Bestalde, ez dut ezartzen inolako komunikazio- eta egonaldi-erregimenik zaintza ez duen gurasoaren alde.

B) Hileko 50 euroko mantenu-pentsioa ezartzen dut, zaintza ez duen gurasoaren kontura, eta alaba komunaren alde. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko du zenbateko hori, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutako KPIren aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Alaba adingabearen ezohiko gastuak, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (jakinarazpen horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den, eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4795). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Marilia Barbosa Marin demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, egin eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko abenduaren bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala