Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6233

EDIKTUA, 474/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 474/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Caixabank, S.A.

Abokatua: Pedro Moreno Alda.

Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.

Demandatua: German Balmaseda Andres.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-11-29an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut auzi-jartzaileak German Valmaseda Andres jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta:

1.– Suntsitutzat deklaratzen dut 2007ko martxoaren 7an egindako hipoteka-kredituko kontratua, eta demandatuak solidarioki kondenatzen ditut honako hauek ordaintzera: 183.634,22 euro, 2017-05-02an, eta legezko interesak. Deklaratzen dut, halaber, hipoteka-eskubidea gauzatu behar dela, epaia betearazteko.

2.– German Valmaseda Andres jauna kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

German Valmaseda Andres demandatuak egun bizilekua non duen ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko abenduaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala