Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6229

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 222/2017 Dekretua, irailaren 19koa, Zadorra ibairen arroko zubiak monumentu-multzo kategoriarekin Kultura Ondasun Kalifikatu deklaratzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren Harremanetarako Idazkariak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

2017ko irailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (184. zk.) «222/2017 Dekretua, irailaren 19koa, Zadorra ibairen arroko zubiak monumentu-multzo kategoriarekin Kultura Ondasun Kalifikatu deklaratzeko dena». Dekretu horretan aurreko paragrafoan adierazitakoen moduko hutsa egin denez, honen bidez zuzendu egiten da.

24. artikuluaren 4. atalean, 2017/4610 (68/60) orrialdean,

honela dio:

4.– Halaber, uztailaren 3ko Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 36. artikuluan xedatutakoaren arabera, aurrez hondamen-egoeran daudela aldarrikatu eta dagokion Foru Aldundiak berariazko baimena eman gabe, ez da Kalifikatutako Kultur Ondasunik eta Zerrendatutakorik botatzerik izango, eta, halaber, ezinbesteko baldintza izango da Eusko Jaurlaritzak Kalifikatutako eta Zerrendatutako Kultur Ondasun izatetik kentzeari buruz aldez aurre baimena ematea.

Bere aldetik, uholdeen arriskua dela eta larrialdi-egoeren ondorioz pertsona eta ondasunen segurtasun eta babeserako beharrezkoak diren neurriak hartzeko, indarrean dauden araudian eta plan sektorialetan xedatutakoa beteko da.

baina honela esan behar du:

4.– Halaber, uztailaren 3ko Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 36. artikuluan xedatutakoaren arabera, aurrez hondamen-egoeran daudela aldarrikatu eta dagokion Foru Aldundiak berariazko baimena eman gabe, ez da Kalifikatutako Kultur Ondasunik eta Zerrendatutakorik botatzerik izango, eta, halaber, ezinbesteko baldintza izango da Eusko Jaurlaritzak Kalifikatutako eta Zerrendatutako Kultur Ondasun izatetik kentzeari buruz aldez aurre baimena ematea.

Bere aldetik, uholdeen arriskuaren ondorioz pertsona eta ondasunen segurtasun eta babeserako beharrezkoak diren neurriak hartzeko, indarrean dauden araudian eta plan sektorialetan xedatutakoa beteko da.


Azterketa dokumentala