Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6227

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartu duten Hezkuntza Sailaz kanpoko euskaltegiei edo hizkuntza-aholkularitzako entitateei, 2016-2017 ikasturtearen bigarren txandako ikasleen matrikula-gastuengatik emandako diru-kopuruen berri ematen duena.

Eginbide hori zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko ekainaren 1eko Aginduak (EHAA, 2016ko ekainaren 9koa) 2016ko udarako eta 2016-2017 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta horietan parte hartu nahi zuten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Agindu horren ondorioz bi ebazpen jakinarazi ditu, 2016ko uztailaren 15ekoa (EHAA, 2016ko abuztuaren 19koa) eta 2016ko irailaren 8koa (EHAA, 2016ko urriaren 28koa), Hezkuntza sailburuordeak 2016ko udan eta 2016-2017 ikasturtean Irale programaren Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituztenak.

Ebazpen horiek, beren xedapen gehigarrietan, material-prestakuntza eta zenbait kasutako joan-etorri gastuak ere zehatz arauturik dituzte.

Horren guztiaren garapenez, 2016-2017 ikasturtearen bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan hainbat klase-emankizun burutu dute kasuan kasuko ikasketa-elkarteek. Emandako klase-emankizunak ordaintzea dagokio, beraz, Hezkuntza Sailari. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala, 2016-2017 ikasturteko 2. txandako matrikula kostuengatik, onuradun diren euskaltegien eta ikasketa-elkarteen zerrenda eta emandako diru-kopuruak argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 21a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala