Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2017ko abenduaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
6217

IRAGARKIA, 2017ko abenduaren 14koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Bilboko, Sondikako eta Erandioko udal-mugarteetan, «132 kVko Basauri-Gatika, ZB, aireko linea elektrikoaren moldaketa, 16 eta 33=34 euskarrien artean».

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta lege-testu hauetan xedatutakoarekin bat: testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA), abenduaren 9ko 21/2013 Legea, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa (2013-12-11ko BOE), eta, hala badagokio, otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa (1998-02-27ko EHAA); jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera, zeinerako eskabidea Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUk egin baitu.

Erref: L-8341 GHI/TLE.

Esp: 48-AT-I-2017-00019 (AT-H-1991-1004).

– Kokalekua: Bilboko, Sondikako eta Erandioko udal-mugarteetan.

– Aurrekontua: 1.171.913,54 euro.

– Xedea: bertan dagoen linea elektrikoa berritzea eta eguneratzea.

– Jardueraren ezaugarri nagusiak:

Euskarriak aldatu edo indartzea.

Eroalea, babes kablea, isolamendua eta beste elementu batzuk aldatzea.

Ez dauden tokietan, babes kablea eta OPGWa eraikitzea.

Hori guztia Iván Martín Cavia jaunaren proiektuan jasotakoaren arabera.

Administrazio-baimena, burutzapen-proiektua onartzea eta herri-onurako deklaratzea eskatzen da.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean. Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2017ko abenduaren 14a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala