Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2017ko abenduaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
6212

ERABAKIA, beste erabaki honetako hutsak zuzentzeko dena: «Erabakia, 2017ko abenduaren 12koa, Ertzaintzako funtzionarioen sindikatu-ordezkariak hautatzeko eratutako hauteskunde-batzordearena. Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak egin zuen hauteskundeetarako deialdia 2017ko irailaren 27ko Aginduaren bitartez».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira erabaki honen testuan: «Erabakia, 2017ko abenduaren 12koa, Ertzaintzako funtzionarioen sindikatu-ordezkariak hautatzeko eratutako hauteskunde-batzordearena. Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak egin zuen hauteskundeetarako deialdia 2017ko irailaren 27ko Aginduaren bitartez». Erabaki hori 2017ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (240. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/6094 (7/7) orrialdean, honela dio:

5.– Etxebeste de Castro, Mariano 15957401

baina honela esan behar du:

5.– Etxebeste Yarza, Manuel 15985869

Erandio, 2017ko abenduaren 20a.

Hauteskunde-batzordeko idazkaria,

JOSÉ FRANCISCO ORTUÑO LÓPEZ.

Hauteskunde-batzordeko lehendakariak ontzat emanda,

JAVIER BARCO HURTADO.


Azterketa dokumentala