Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2017ko abenduaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
6208

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: «Ebazpena, 2017ko urriaren 2koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2018ko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2017ko urriaren 2ko Ebazpenaren testuan (2017ko abenduaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 237. zk.). Ebazpen horren bidez, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2018ko azterketa arruntetarako deialdia egiten da. Beraz, honako hau zuzendu behar da:

Deialdiaren lehenengo oinarriaren 5. puntuan, 2017/6000 (4/3) orrialdean, hau dio:

«(.....)

– Yateko kapitaina: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, eta boligrafoa eta nabigazio kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2017ko almanake nautikoa barne); programatutako kalkulagailurik ez da onartuko. Halaber, ingeleseko azterketan ezingo da hiztegirik erabili.»

Baina hau esan behar du:

«(.....)

– Yateko kapitaina: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, eta boligrafoa eta nabigazio kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2018ko almanake nautikoa barne); programatutako kalkulagailurik ez da onartuko. Halaber, ingeleseko azterketan ezingo da hiztegirik erabili.»


Azterketa dokumentala