
243. zk., 2017ko abenduaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ARRASATEKO UDALA
6198
IRAGARKIA, Arrasateko Udalaren zarata mapa behin betiko onartzeari buruzkoa.
Iragarki honen bidez ondoko hau ematen da jakitera:
Lehenengoa.– Udal Plenoak 2017ko abenduaren 5ean egindako bilkuran ondoko akordio hau hartu du:
«Udal Plenoak, aho batez, Hirigintza, Ingurumen eta Mugikortasuneko Batzordearen ondoko diktamena onetsi eta akordio mailara jasotzen du:
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko irailaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen Arrasateko Zarata Mapa hasiera batean ontzat ematea eta agiria jendaurrean hilabetez jartzea.
Dagokion iragarkia 2017ko urriaren 10ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2017ko urriaren 5ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta jendaurreko epealdian ez da alegaziorik ezta iradokizunik ere aurkeztu.
Udalaren Zerbitzu Teknikoek egindako txostena ikusirik eta kontutan izanik 213/2012 Dekretuak, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa, 13. artikuluan ezarritakoa kontutan izanik, hauxe proposatu du Hirigintza, Ingurumen eta Mugikortasuneko batzordeak:
I.– Arrasateko Zarata Mapa behin betikoz ontzat ematea.
II.– Agiria behin betikoz ontzat ematen duen akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Halaber, agiri hori Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzara eta Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko da.»
Bigarrena.– Argitaratu den erabakia behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Edozelan ere, nahi izanez gero, haren aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu aurretik, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dezakezu; horretarako, hilabeteko epea duzu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, haren aurka, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu dezakezu Administrazioarekiko Auzietako Donostiako epaitegian; horretarako, bi hileko epea duzu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Hori guztia egin dezakezu urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114.c), 123. eta 124. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan xedatutakoaren arabera, eta Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8., 25., 46. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan xedatutakoaren arabera.
Eta, horretaz gainera, bidezkotzat jotzen baduzu, beste edozein egintza edo errekurtso aurkeztu dezakezu.
Hirugarrena.– Dokumentua ikusgai egongo da www.arrasate.eus helbide elektronikoan, Arrasateko Udaleko Hirigintza, Ingurumen eta Mugikortasun departamentuan.
Arrasate, 2017ko abenduaren 12a.
Alkatea,
MARÍA UBARRETXENA CID.
RSS