
243. zk., 2017ko abenduaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6194
IRAGARKIA, administrazioarekiko 452/2017 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 452/2017 prozedura arruntean bideratzen ari dena; auzi-errekurtso hori Kirol Justiziako Euskal Batzordeak emandako 2017ko apirilaren 25eko Ebazpenaren aurka aurkeztu dute. Ebazpen horrek ezetsi egiten ditu Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren hauteskunde-prozesuan erabakitakoaren aurka jarritako errekurtsoak.
Interesdunari epatzearen jakinarazpena entregatzea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko iragarki hau argitaratzen da, eta banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epea du interesdunak, bere interesen defentsan Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian agertu eta pertsonatu ahal izateko.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 11.
Zerbitzu zuzendaria,
CARMELO ARCELUS MÚGICA.
RSS