
243. zk., 2017ko abenduaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6193
IRAGARKIA, administrazioarekiko 1268/2017 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.
EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 1268/2017 prozedura arruntean bideratzen ari dena; auzi-errekurtso hori Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko irailaren 6ko Aginduaren aurka aurkeztu dute. Agindu horrek ezezten du Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako zuzendariaren 2017ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpenak Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren hauteskunde-prozesuaren esku-hartzea egiten du.
Interesdunei epatzearen jakinarazpena entregatzea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko argitaratzen da, eta horientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epea dute interesdunek, beraien interesen defentsan, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan agertu eta pertsonatu ahal izateko.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 5a.
Zerbitzu zuzendaria,
CARMELO ARCELUS MÚGICA.
RSS