
243. zk., 2017ko abenduaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6192
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 644/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 644/2017 prozedura.
Demandatzailea: Rafika El Fass.
Abokatua: Patricia Gomez Tobias.
Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.
Demandatua: Mohamed Ben Moussa Zennan.
Gaia: dibortzioa.
Aipatutako judizioan, epaia eman da 2017-11-08an, eta honako hauek dira xedapenak:
507/2017 epaia, seme-alabentzako neurrietarako 1402/2016 prozeduran emana, 2017ko azaroaren 8an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Rafika El Fass –Garcia Rodrigo prokuradore duela–, eta, bestetik, demandatu gisa, Mohamed Ben Moussa Zennan (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe). Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.
Mohamed Ben Moussa Zennan demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 21a.
JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOKO LETRADUA.
RSS